XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- NOR: PERTSONA GUZTIETAN - HI EZIK.

NOR-NORK: NOR:, 3. pertsona denean.

Adizki hauek irakasleak bere elkarrizketa, azalpen, ipuin, eta deskribapen eta kontaketetan normalki erabiliko ditu.

NOR-NORK, NOR-NORI eta NOR-NORI-NORK aditz laguntzaileen forma erabilkorrenak ere irakasleak erabili beharko ditu.

Ulermena finkatzeko ariketa aproposak egin daitezke.

Hona hemen ariketa bat.

Sostengu bisual bat (nahiz eta beharrezkoa ez izan beti) daukaten ipuin edo istorioak kontatu, orain, lehen eta geroaldia landuz.

Horretarako oso aproposak izan daitezke marrazkietan agertzen ez diren ekintzak, baina deduzitzen direnak.

Adibidez, 1. marrazkia: Ume bat ohean.

Balkoia ikusten da.

2. marrazkia: Erregeak balkoian daude.

Eskilara ikusten da.

1. binetaren textua: Maite ohean dago.

Erregeekin dago ametsetan....

2. binetaren textua: Erregeak Maiteren balkoian daude.

Batek lepoan zaku bat du jostailuz beterik....

1. binetaren aurreko ekintza: Maite oso pozik oheratu da zortziretan.

Oinetakoak ohe ondoan utzi ditu..., e.a.

1. eta 2. bineten artekoa:
- lehen binetan bagaude, geroaldian: Erregeak eskilaretatik igoko dira. isil-isilik etorriko dira eta Jostailu pila ekarriko diote Maiteri.

Bigarren binetan bagaude, lehenaldian erregeak... igo dira... e. a..

Teknika honekin edozein istorio osa daiteke.

Era berean, aditz hauen ezezko erak ulertzen joan daitezke.

1.4. ADITZ HAUEN EZEZKO ERAK ULERTU.

1.5. PERPAUSA SUBORDINATU XEHEAK ENTZUN ETA KAUSAL ETA ERLATIBOZKOAK ULERTU.

2. GAIEN BIGARREN MULTZOA: GAITASUN AKTIBOAK
2.1. MINTZAMENA
2.1.1. Esaeren tonuera eta hitzen ahoskatzea ongi menderatu.
Ariketa batzuk: (...).